es |  eu |  ca |  en |  fr
Hotela

Olatzea hotela, 2008ko azaroan inaguratua, Arbizun (Nafarroa) dago, Aralar, Urbasa eta Andia mendiek inguratzen duten Sakanako ibarrean. Arbizuk 1.100 biztanle ditu.

Herria ongi komunikaturik dago autobiaz eta autopistaz inguruko hiriburuekin: Iruñera-40 km; Gasteiz-60 km; Donostia-78 km; Bilbo-116 km.

Antzinako errota zaharra Olatzea hotel gozo eta erosoa da gaur egun.

Eraikin berriko instalazioetan XIX. mendean alea ehotzeko erabiltzen zen tresna zaharra martxan ikus ahal izango dugu, bai eta Arbizura argindarra ekarri zuen makineria ere.

Ondoan duen Leziza errekak uraz hornitzen du hotela, duela bi mende lehenago egiten zuen bezala. Prozesua alea ehotzen duen harriaren mugimenduaz amaitzen da (hoteleko harreran).

Errotako jatorrizko instalazioa hoteleko sotoan dago, bertako bilera-gelatik ikusgai.

Ikusi hoteleko bideoa.

Hotela - Ampliar Foto Hotela - Ampliar Foto Hotela - Ampliar Foto Hotela - Ampliar Foto Hotela - Ampliar Foto Hotela - Ampliar Foto
Hotel Rural Olatzea Errota kalea s/n - 31839 - ARBIZU [Navarra]
Tel. +34 948 461 877 | Mvl. +34 681 215 855
desarrollo Web Aldor Internet Turismo de Navarra